EH Bilduk asanblada zabala deitu du biharko, Espainiako Gorteetarako hauteskundeen balorazioa egiteko. Koalizioak ez zituen emaitza onak lortu abenduaren 20an, eta 7 diputatu izatetik 2ra pasa da. Durangoko militante eta herritarrekin emaitza horien balantzea garatuko dute.
Horrez gainera, aurrera begira egin beharreko aldaketak ere aztergai izango dituzte.