Txiki-txikitatik indarkeria matxistaren kontra zelan hezi, Esther Oliverren berbaldian berbagai

Anboto 2016ko urt. 18a, 12:53

Durangoko Zabalarra eskolako Hezkidetza taldeak berbaldia antolatu du eguazten honetarako, Frai Juan Zumarraga institutuko aretoan. Irakasle eta gurasoei zuzendutakoa da.

"Zero biolentzia 0 urtetik" deitzen da berbaldia, eta Esther Oliver Bartzelonako Unibertsitateko irakasleak emango du. Bere ibilbide akademikoan, batez ere genero desberdintasunaren inguruan egin ditu ekarpenak Oliverrek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!