Euskaltzaleak aktibatzeko asmotan, XIII. Topaldia ospatuko dute eguenean, Elkartegian

Anboto 2016ko urt. 18a, 11:52

Orain arteko Topaldiak Elkargunean egin dituzte (2015eko argazkia)

Euskaltzaleen Topagunea elkarteak  beste urte batez Topaldia ekitaldia ospatuko du datorren ostegunean Durangoko Elkartegian. Autoeraketa, ahalduntzea eta performatibitatea izango dira eztabaidagai nagusiak egun osoa iraungo duen saio honetan.

 

Goizeko 9etan emango dio hasiera ekitaldiak aurkezpenarekin. Ondoren autoeraketaren inguruan hiru hitzaldi emango dira Imanol Larrañaga, Mikeldi Zeberio eta Josexi  Zumalabe Fundazioaren eskutik. XXI.mendeko aktibismoaren inguruan ere diskurtso koherente bat eskainiko du Iñaki Martinez de Lunak.  Posterrean, Ainara Azpiazuk eta Mikel Ozaitak ikuspegi feminismo batetik diskurtso arrotzei aurre egiteko zertzeladak azalduko dituzte. Bazkaria baino lehen Lorea Agirre eta Jasone Mendizabalen eskutik ahalduntzea eta aktibismoari buruzko aurkezpen bat emango da.

Arratsaldean ekintza formatiboen txanda izango da.  Gorka Torre eta Lutxo Egiak bi ikus entzunezko emanaldi igorriko dituzte. Bukatzeko, Euskaltzaleen aktibazio berri baterako zumitzak irizpide izanik, elkarrizketa bat egongo da. Txerra Rodriguez ibiliko da puntua jartzen eta Lorea Agirre eta Lutxo Egia erantzuten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!