Carlos Barrio durangarrak irabazi du JAEDen zozketako autoa

Anboto 2016ko urt. 12a, 17:43

Zozketa Andra Marin egin zuten urtero lez.

www.jaed.es webgunean daude ikusgai saritutako zenbaki guztiak; zortedun gehienak agertu dira. 

Carlos Barrio durangarrak irabazi du JAED elkartearen zozketako autoa, eta beraz, sari nagusia. 36.881 zenbakidun txartela izan da zorteduna. Elkartetik adierazi dutenez, autoa bezala, ia sari gehienak banatu dituzte dagoeneko.

JAED elkarteko arduradunak pozik daude zozketak izan duen harreragaz. Izan ere, 55.499 txartel saldu dituzte aurten

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!