40 gazte martxan, 'Durangaldea autogestiorantz' topaketa antolatzeko

Anboto 2016ko urt. 12a, 17:05

Elorrion egindako lehen asanbladako irudia

Autogestioaren aldeko topaketa urtarrilaren 30ean burutuko da Durangon. Antolatzaileek ez dute egitaraua aurkeztu oraindik, baina ekimena zabaltzen hasi dira.

Durangaldeko Gaztetxe eta Gazte Asanbladen Koordinadorak sustatutako topaketa izango da, baina gaztetxeetatik harago joan gura dute, autogestioan oinarritzen diren beste proiektu batzuei ere lekua eginez. "Gaztetxeak egungo errealitateko autogestioaren isla argienetakoa diren arren, erabaki genuen autogestioa bere osotasunean lantzeko beste hainbat eragile eta proiektu batu beharra zeudela". Autogestioan sakondu eta martxan dauden egitasmoen berri edukitzea da helburua.

Elorrioko gaztetxean egin zuten topaketa antolatzeko lehen asanblada, eta 40 gaztek parte hartu zuten. Gero, Durangoko Sorginola gaztetxean ere elkartu ziren. Oraindik ez dute egitaraua zabaldu, baina ideiaren berri eman gura izan dute antolatzaileek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!