6.474 lagunek Durangoko izotz pista bisitatu dute aurten

Anboto 2016ko urt. 8a, 14:11

Durangoko izotz pistak 6.474 pertsona jaso ditu. Prentsa oharrean azaldu duenez, Durangoko Udalak balantze baikorra egiten du, "ekimena arrakastatsua izaten jarraitzen baitu parte-hartzeari dagokionez". 900 metro koadrorekin, Durangoko izotz pista EAEn instalatu den handiena izan dela azaldute dute udal arduradunek.  Gaineratu dutenez, "aipatzekoa da Dendak Bai elkarteak egindako 3.000 euroko aportazioa, bezeroen artean gonbidapenak banatzeko".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!