Ibilaldiko murala margotu dute Kurutziagan

Anboto 2016ko urt. 8a, 11:42

Gabonetako oporren bueltan Kurutziagako guraso eta ikasleek ikastolaren sarrera aldatuta ikusiko dute. Izan ere, Ibilaldia dela eta, murala margotu dute sarrerako horman. Margotzen ibili diren bitartean bideoa grabatu dute. Juan Zorrilla ikastolako gurasoak eta Deustuko Alex Villak marraztu dute murala. Bideoa berriz, Antton Izagirre Kurutziagako ikasle ohiak egin du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!