Gabonak Durangaldean

36.881 zenbakidun txartelak irabazi du JAED elkartearen zozketako lehen saria

Anboto 2016ko urt. 6a, 20:29

Jendetza batu da, gaur arratsaldean, Durangoko Andra Mariko elizpean JAED elkarteak antolatutako ongintza zozketan. Banan-banan atera dituzte zenbakiak. Lehenengo saria azken minutuetan atera dute. Kotxe preziatua 36.881 zenbakia duen txartelaren jabearentzat izango da. Bigarren saria berriz, 41.709 zenbakidun txartelaren jabearentzat izango da. Zozketaren amaieran, zenbakiak eteratzen ibili diren Durangoko dantzari gazteek zenbakiak apuntatu dituzten koadroagaz argazkia atera dute.

JAED elkarteko arduradunak pozik daude zozketak izan duen harreragaz. Izan ere, 55.499 txartel saldu dituzte aurten. Teknologia berrien arloan elkarteak azken berrikuntzak jarri ditu zozketan. Elkarteko ordezkariek diotenez, "sari horiek gazte ugari erakartzen dituzte". 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!