JAEDen aldeko errege-opil solidarioak banatuko dituzte urtarrilaren 3an

Anboto 2015ko abe. 29a, 16:03

Jaed elkarteak elikagaiak banatzen ditu beharrizana duten pertsonen artean.

Errege-opil banaketa solidarioa antolatu dute urtarrilaren 3rako, Andra Mariko elizpean. Batzen den dirua JAED elkartera bideratuko dutela aurreratu dute ekimenaren arduradunek. Errege-opil zati bat eta txokolatea bi euroren truke banatzea da asmoa. 

Ekimenaren lehenengo edizio honen bidez antolatzaileek 1.000 euro batzea aurreikusi dute. Horretarako, 700 pertsonen artean banatzeko 370 litro txokolate prestatuko dute. Errege-opilez gainera, magdalenak ere banatuko dituzte. Ekimena, Bapo Bapok, Ogien Arteanek eta Jaed-ek antolatu dute Eroskiren laguntzagaz.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!