Angelman sindromedunen aldeko areto futbol torneoan 5.500 euro batu dituzte

Anboto 2015ko abe. 28a, 13:26

Mendibeltz kirol taldeak antolatutako areto futboleko torneo solidarioan 5.500 euro jaso dituzte Angelman sindromea duten umeen alde.

Torneoaren aurkezteko prentsaurrekoan Angelman sindromea duten Durangaldeko bi ume izan ziren: urte bi dituzten Jon eta Haizea, euren gurasoekin batera. Torneotik ateratako diruaren zati bat elkartearen kudeaketara bideratuko dute eta beste zati bat ikerketara bideratuko dute. “Euskal Herriko Unibertsitatean diharduen Ugo Mayorrek Angelman Sindromea aztertzen du eta bere ikerketei lagundu gura diegu”, adierazi zuen Luisma Reyes Haizearen aitak.

Antolatzaileek jakitera eman zutenez, izen-emateetatik 1.500 euro batu dituzte, errifen bidez 3.500 eta tabernan 500.

Sailkapena honela gelditu da:

1. Joseba García

2. Sasikoa A

3. Presion Break

4. New Team

Jokalari onena:Michael Vidal (SASIKOA A)

Atezain onena: Txus Jurado (JOSEBA GARCIA)

'Pitxitxi'-a: Yerai Vazquez (JOSEBA GARCIA)

Facebook-en 'Goles para el Síndrome de Algelman'-en informazioa, zozketaren emaitzak (opariak) eta argazkiak aurki daitezke. Izan ere,  hainbat komertziok eta kirolarik emandako sariak izan dira jokoan: Athleticeko Ander Iturraspe, Gorka Iraizoz, Ibai Gomez eta Xabi Etxeitaren kamisetak sinatuta (Etxeitarena jokalari denen sinaduragaz), Errealeko Asier Illarramendiren kamiseta sinatuta, Bizibike-eko patinete bat, Naranja eta Coco dendek emandako arropak, Kobika jatetxean bazkaltzeko txartel bi…

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!