Jostailuak eta janaria batzeko ibilbidea, MasCurvasek, zapatuan

Anboto 2015ko abe. 18a, 12:24

Motorzaleen MasCurvas taldeak Gabonetan urtero egiten duen ibilbide berezia egingo du bihar, zapatua. Partaideek jostailuak edo janaria eman beharko dute parte hartzeko, eta batutakoa, gero, Gobernuz Kanpoko Erakundeei bideratuko diete. 16:00etatik 18:00etara egingo dute ibilibidea, eta gero, txokolatea eta bizkotxoa jan, eta otzara bat zozkatuko dute partaideen artean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!