Herriaren Eskubideak 300 euro eman dizkio Angelman Sindromea elkarteari

Anboto 2015ko abe. 17a, 16:59

“Gure konpromisoa durangarrekin da” adierazi dute “eta ez bankuekin”.

Durangoko Herriaren eskubidea alderdiak 300 euro eman dizkio Angelman Sindromea Elkarteari. Gaixotasun arraroak bizi dituzten familiak “ahalegin eta bakardade handiaren” aurrean aurkitzen dira, bai gaixotasun horiek duten “berezko konplexutasunagatik” eta bai tratamenduetarako dagoen “sarbide mugatuagatik”. Horregatik, gizarteak eta herritarrek “lagundu eta bistarazi” egin behar dute errealitate hori.  Horregatik erabaki dute donazioa egitea. Euren konpromisoa “herritarrekin” dela diote eta “ez bankuekin”.

Bestalde, Mendibeltz Kirol Taldeak abenduan zehar antolatu duen areto futbol torneo solidarioan batutako dirua ere Angelman Sindromea Elkartearentzat izango da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!