Bakerako Euskal Bidearen testuinguruan, berbaldia

Anboto 2015ko abe. 17a, 14:16

EH Bilduk berbaldia antolatu du, eguaztenean, 19:00etan, Durangoko Hizkuntza Eskolan. Bakerako Euskal Bidea. Memoria eta aitortza testuinguan berba egin zuten Durangora gonbidatutako hiru hizlariek. Ane Muguruza, Josu Muguruza zenaren alaba, Julen Arzuaga EH Bilduko legebiltzarkidea eta Jon Iñarritu Kongresurako hautagaia.


Julen Arzuaga legebiltzarkideak azaldu duenez,“momentu honetan, indarkeria ezberdinen inguruko errelatoaren lehia batean gaude. Guk egia osoa ezagutu gura dugu”. EAEko instituzioetatik egiten den memoria “partziala” dela gaineratu zuen. “Memoriaren mapa askoz zabalagoa da”. Memoria inklusibo eta integrala lantzearen garrantziaz jardun zuen EH Bilduko legebiltzarkideak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!