'Bakerako euskal bidea'-ren berbaldia, bihar, eguaztena, EH Bilduk antolatuta

Anboto 2015eko abenduaren 15a

Espainiako Kongresurako eta Senaturako Hauteskunde kanpainaren barruan, EH Bilduk berbaldia antolatu du  eguaztenerako, 19:00etan, Durangoko Hizkuntza Eskolan. Bakerako Euskal Bidea. Memoria eta aitortza egitasmoaren barruan, hiru gonbidatu batuko dituzte Durangon. Ane Muguruza, Josu Muguruzaren alaba, Julen Arzuaga EH Bilduko legebiltzarkidea eta Jon Iñarritu Kongresurako hautagaia. EH Bilduk “deialdi zabala" egin du eguazteneko berbaldira joateko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!