2015/12/19 19:30 - 21:00

Vaga de Totes ekimenari buruzko berbaldia

Vaga de Totes ekimenari buruzko berbaldia
Pinondo Etxean, Durango

Emakumeen Greba ekimenari buruz Durangoko Bilgune Feministak eta Aldarricatuz elkarteak antolaturiko berbaldia.

#VagaDeTotes Herrialde Katalanetako ekimen feminista bat da. Lehen pausuak 2014an eman zituen, herrietako plazetan eta azoketan egon ziren prozesu autogestionatuetatik.

Lehenengo borroka eguna urriaren 22an antolatu zuten hainbat ekintza eta ekimenekin, eta espero zuten baino askoz jende gehiago parte hartu zuen.

Harrezkero, greba orokor bat antolatu zuten, 2015ren maitazaren 19an. Greba hura ez zen merkatu laboralera mugatu; greba sozial eta laborala izan zen, "produktiboa eta erreproduktiboa, feminista eta erradikala". Haien asmoa zen greba bat antolatzea emakumeen desberdintasuna mahai gainean ipintzeko, haien eskaerak protagonista izateko eta bakoitzak bere aukeretatik parte hartzeko.

Hizkuntza: Euskara
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!