Sexu eraso guztiei erantzuteko premia nabarmendu dute kontzentrazioan

Anboto 2015ko abe. 11a, 09:37

Mugimendu feministako kideek deituta, ehun lagun inguru batu ziren atzo, Andra Mariko elizpean, zapatuan Durangon izandako sexu erasoak salatzeko. Bi erasoen berri izan dela nabarmendu zuten, baina gehiago ere izan zitezkeela, eta erasoak salatzea garrantzitsua dela azpimarratu zuten, bide batez, horretarako trabak izaten direla kritikatuta. Eraso guztiei erantzuteko premia nabarmendu zuten. Durangoko Udalak adierazi zuen eraso saiakerak izan zirela, baina plataformakoen iritziz, ez dira saiakera lez definitu behar, eraso lez baizik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!