Juantxo Lopez Uralde Arabako zerrendaburuak azaldu du Espainiako gobernura heltzen badira BEZ kulturala murriztuko dutela. Durangoko Azokaren harira, kulturaren inguruko mezua zabaldu dute hautagaiek. Eduardo Maura izango da Bizkaiko zerrendaburua, eta esan du "euskararen inguruan alderdiak duen interesa" erakusteko etorri direla Durangora, azoka babestuz.
Nagua Alba Gipuzkoako ordezkariak azaldu du estatuko kultur aniztasuna defendatuko dutela. Horren baitan, "euskarari duen garrantzia" eman behar zaiola esan du, eta hizkuntza laguntzeaz gainera, euskarazko proiektu kulturalak bultzatu gura dituztela.