Landako eta Zabalarra eskoletako jolastokiak estali egingo ditu udalak

Anboto 2015ko abe. 3a, 10:00

Hirigintza batzordean erabaki dute, EH Bildu eta Herriaren Eskubideak informatu dutenez.

Durangoko parkeren bat estaltzea eskatuz, sinadura bilketa bat ipini zuen martxan Alaitz Arizaga gurasoak. Ostean, osoko bilkurara eraman zuen gaia, eta udalak neurriren bat hartzea onartu zuen. Hirigintza batzordean heldu da erabakia: Landako eta Zabalarra eskoletako jolasguneak estaliko dituzte, eskola ordutegitik kanpo ere umeek aterpean jolastu ahal izateko.

EH Bilduk adierazi du hori zela neurri egokiena, eta gainera, udalak %60ko diru-laguntza eskatu ahalko duela esan du.

Herriaren Eskubideak, sinadura bilketa "mobilizazio herritarraren eredu" dela uste du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!