Geu Bek txokolatada bat egingo du gaur, Ezgaitasunen Eguna ospatzeko

Anboto 2015ko abe. 3a, 12:00

Andra Mariko elizpean batuko dira Geu Bekoak, 18:30etik 19:00etara bitartean. Bertara animatzen diren herritarrentzako esker keinu lez emango dute txokolatea.

"Ez dugu ezer handirik egitea topatzen, kontrara, zerbait xumea eta sinbolikoa egin gura dugu", esan dute Geu Beko kideek. "Txokolateagaz eta bizkotxo bategaz topa egingo dugu, ezgaitasunentzako harresirik bako mundu baten alde". Egutegia ere salduko dute 5 euroren truke.

Bestalde, La Caixak 19.200 euroko dohaintzan egin die, eta hori ofizializatzeko sinadura ekitaldia egingo dute txokolatadaren bueltan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!