Kulturalaren oharra, lapurretaren ostean: "Kendu diguzun guztia zure onerako izan dadila"

Anboto 2015ko abe. 2a, 14:07

Durangoko Kulturalaren egoitzan lapurreta egin dute, eta klubak ohar ironiko bat zabaldu du bere webgunean. Telebista bi eta dirua eraman dute.

"Kendu diguzun guztia zure onerako izan dadila". Hori da Kulturalak lapurrari helarazi gura izan dion mezua. Minduta idatzi dute mezua, baina laupurrak egoera gaitza bizi dezakeela kontuan hartuta: "Zure egoera hobetu dadila, berriro bisitatu ez gaitzazun".

Klubak pertsonak eta kirolariak hezten lan egiten duela argitu nahi zain diote lapurrari. Webgunean irakurri ahal da ohar osoa, gazteleraz.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!