Jostailu eta arropa bilketa egingo du Podemos-Ahal Duguk

Anboto 2015ko abe. 2a, 10:02

Podemoseko kideak, iaz eginiko bilketa egun batean.

Iaz ere egin zuten bilketa solidarioa. Aurten, arropa ere jasoko dutela da nobedade. Abenduaren 4tik 20ra bitartean eman ahalko dira jostailu eta arropak, alderdiak Goienkalen edukiko duen egoitzan. JAED, Caritas eta errefuxiatuen aldeko ekimenetara bideratuko dute laguntza.

Aurten Durangoko Herriaren Eskubideko zinegotziek ere parte hartuko dute, eta udalak leku bat erraztu du ekimenerako, batutako materialak gordetzen joateko. 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara egongo dira Goienkaleko egoitzan. Bestalde, abenduaren 10, 11 eta 12an Pinondo Etxean eta Landako kiroldegiko beheko lokaletan ere egongo dira, 17:00etatik 20:00etara.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!