LESA Durango Eraikitzen erakundean sartzea proposatu du Durangoko gobernu koalizioak

Anboto 2015ko aza. 30a, 16:14

Azken hilabetetan LESA (Landako Erakustazoka S.A.) enpresa publikoaren kudeaketaz hausnartzen ibili dira udalean, eta proposamen hori egin dute EAJk eta PSE-EEk. Langileak mantentzeko eta zerbitzua eskaintzen jarraitzeko konpromisoa hartu dute.

Azaldu dutenez, hiru ziren zerbitzua eskaintzeko mahai gainean zeuden aukerak: enpresa publiko baten bitartez eskaintzea, udaletik prestazio zuzenagaz kudeatzea eta erakunde autonomo batetik gestionatzea. Gobernu koalizioak enpresa publikoaren aukera hobetsi du, "eredu bizkorra eta malgua" delakoan, eta ezaugarri horiek ezinbestekotzat jo ditu.

EAJ eta PSE-EEk esan dute LESA proiektuaren aldeko apustua egiten dutela, "etorkizuna eta ibilbidea" dituelako. Gaur egun 70.000 euroko superabita daukala adierazi dute.

Iaz, LESA defizitarioa dela salatu zuen EH Bilduk osoko bilkura batean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!