Lidergo Berritzailearen eta Ekintzaileen graduan ezagututako lau lagunen eskutik dator biharko jaia. Jon Iraurgi durangarra da euretako bat, eta azaldu du iluntzean kontzertu bat ere egongo dela, Monk Day talde berriztarrarena, hain zuzen ere. 21:30 inguruan hasiko da emanaldia, eta jaiak goizaldeko 01:30ean edukiko du amaiera.
Landako Gunean sartzeko, euro biko sarrera ordaindu beharko da, baina, trukean, edalontzi bat emango dute.