Mingainari euskaraz eragiteko Mintzodromoa hasi da Durangon

Anboto 2015ko aza. 19a, 10:18
Goizean gazte ugari batu da Mintzodromoari ekiteko.

Durangaldeko Berbalagunek antolatuta, Plateruenean egingo dira Mintzodromoaren bi saioak. Lehena 10:00etan hasi da, eta bigarrena arratsaldean egingo dute, 18:00etan hasita. Helburua ordu betez hiru gairen inguruan euskaraz berba egitea da. ANBOTO ere bertan izango da, eta bihar, ekimeneko kronika argitaratuko dugu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!