Durangon sinadura bilketa hasi dute, etxebizitzaren gaian udalari "soluzio erreal bat" eskatzeko

Anboto 2015ko aza. 18a, 17:15

11 Teilatu dinamika aurkeztu dute hainbat gaztek, etxebizitza eskubidearen alde. Udalak alokairu programa bat martxan ipini berri du, baina gazteen ustez, baldintzak ez dira egokiak. Gutxieneko errenta 12.000 eurokoa izatea eta alokairuaren prezioa teknikari batek ezartzea ez dute ondo ikusi.

Gazteen iritziz, udalak "soluzio erreal bat" eman beharko lioke arazoari. Sinadura bilketa bat hasi dute, eta hiru eskaera zehatz mahai gaineratu dituzte: Durangoko 1576 etxe hutsei alokairu sozialerako irtenbidea ematea, alokairuaren prezioa eskatzailearen baldintza ekonomikoen araberakoa izatea eta gutxieneko diru-sarrera ez izatea baldintza bat.

Gaur egun, emantzipazio adina 30 urtera atzeratu dela salatu dute, etxea erosteko dirurik ez edukitzearren eta alokairuen prezioak "altuegiak" izatearren.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!