Mikel Onandiak ehun arte kritika bildu ditu liburu berri batean

Anboto 2015ko aza. 18a, 09:00

Azaroaren 19an, 19:00etan, Durangoko Hitz liburudendan aurkeztuko dute Mikel Onandia (Durango, 1983) arte kritikariak idatziriko Arte kritika eta flamingoak zeru berdean liburua. Onandigaz batera, Haizea Barcenilla arte kritikaria ere egongo da Hitz liburudendako ekitaldian, izan ere, berak idatzitakoa da liburuaren sarrera. 2009 eta 2015 urte bitartean, Berria eta Deia egunkarietan argitaraturiko 100 arte kritiken antologia da Onandiaren liburu berrikoa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!