Mintzodromoan izena emateko aukera egongo da barikura arte

Anboto 2015ko aza. 10a, 17:20
Iaz egin zuten lehenengoz Mintzodromoa

Durangaldeko Berbalagunek antolatuta, azaroaren 19an Mintzodromoa egingo dute Plateruenean. Ordu betean, hiru gai emanda, euskaraz berba egiteko gune bat sortzea da helburua. Bi txanda egingo dituzte,  10:00etan bata eta 18:00etan bestea. Batean edo bestean izena emateko, azaroaren 13a da azken eguna.

Batxilergoko ikasleak, euskaltegietakoak, berbalagunak eta herritar guztiak daude gonbidatuta mintzodromoan parte hartzera.

Izena eman gura duenak aukera izango du Durangaldeko AEKren euskaltegietan, Durangoko Udal Euskaltegian, Hizkuntza Eskolan, Plateruenean edo Berbaron. Berbalaguneko antolatzaileek ikasturte hasieran azaldu zutenez, aurten, Durangokoaz gain beste herrietan ere egingo dituzte Mintzodromoak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!