Durangoko udal arduradunek tramiteak errazteko konpromisoak hartu dituzte

Anboto 2015eko azaroaren 5a

Aitziber Irigoras alkateak udal tramiteak errazteagaz lotutako konpromiso bi hartu zituen, joan zen astean burututako osoko bilkuran. Alde batetik, tramiteak norberak egin ahal izateko kutxazaina irisgarri bihurtuko dutela esan zuen, eta, bestetik, herriko elkarteei tramiteen prozedura azkartuko dietela ere bai.


Herritarren Arretarako Zerbitzuan, 22:00ak arte kutxazain bidez egin ahalko dira tramiteak, baina makina altuegi zegoen, eta aldatu egin beharko dute, mugikortasun arazoak dituztenei ere egokitzeko.

Bestalde, EH Bilduk azaldu zuen elkarteek eskaeraren bat dutenean luze jotzen duela prozesuak, eta alkateak hori hobetuko duela baieztatu zuen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!