Zorionak Plateruena!

Anboto 2015ko urr. 30a, 09:39

Hamaika urte bete ditu Plateruena kulturgune herritarrak, eta atzo, jai giroan ospatu zuten zilarginek. Zuzendaritzan erreleboa emateko balio izan zuen; Beñat Gaztel-Urrutiari geroarte esateko, eta Liher Granadosi ongietorria emateko.

Luntxagaz hasi zuten ekitaldia, eta gero umoretsu jarraitu zuten Plateruenera bertaratutakoek: clowna, bideoa, Nerea Iriarte, Beñat eta Liherren berbak... Errelebo aldaketak ekitaldia hunkigarri bihurtu zuen, baina etorkizunari ilusioz begiratu zioten. Hamaika urte bete ditu Durangaldeko kulturgintzan eta euskalgintzan eragin dura duen antzokiak, eta gutxienez beste hamaika betetzeko deia zabaldu zuten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!