Txakur bat pozoindu delako, Landakon arreta handitzea eskatu du Durandog elkarteak

Anboto 2015ko urr. 29a, 17:16

Durandog elkarteak kezka azaldu du Landakon txakur bat pozoindu delako, eta pozoi poltsak zabaltzea, animalientzako ez ezik, pertsonentzat ere arriskutsua izan ahal dela gogoratu du.

Durandogek ohar bidez gaineratu duenez, poltsa gehiago agertzen badira udaltzaingoan abisu emateko eskaera egin dute. Horrela, salaketak aurrera eraman ahalko direlako.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!