Osoko bilkuran onartu zen gaia, aho batez. Lagundutako aterpetxe horietan babesa topatu ahalko dute emakumeek, baina baita laguntza psikologikoa eta lan mundurako prestakuntza ere, Pilar Ríos alkateordeak (PSE-EE) azaldu zuenez.
Bateginezen diruagaz
Bateginez Gobernuz Kanpoko Erakundeak kooperazio lana egiteko dirua jasotzen zuen udaletik, eta elkartea deseginda, bere hutsuneak utzitako diruagaz onartu da ekimena. Bilkuran, hurrengo urteetan beste GKEak kontuan hartzea eskatu zuen Ion Andoni del Amok (EH Bildu): “Mila GKE eta proiektu daude”. Ríosek aitortu zuen hausnarketa behar dela, eta kooperaziorako, herritarren inplikazioan ere eragin behar dela, udala dirua ematen duen “kutxazain automatiko” ez bihurtzeko.