Bortizkeria sexista eta haren inguruko legedia, Andragunean berbagai

Anboto 2015ko urr. 28a, 09:58

Zapatu goizean tailer bidez landuko dute gaia Andragunean. 'Bortizkeria sexistari aurre egiteko hainbat irtenbide daude; legea da horietako bat' izenburua jarri diote tailerrari. 10:00etatik 13:00etara, Maria Naredo abokatu eta ikertzaileak 2004an onartu zen genero indarkeriaren legeari buruzko balorazioa egingo du.

Naredoren berbetan, sarri, legea emakumeei laguntza emateko ikuspegiaz aplikatu da, eta ez da giza eskubideen ikuspegia behar bezala landu. Andereak elkarteak gonbidatuta etorriko da abokatua Andragunera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!