Iurretako suhiltzaileak Asiako liztorraren habia kentzen ari dira Durangoko Landako Eskolako arbola batetik. Suhiltzaileek azaldu dutenez, arratsaldean ekin diote lanari adar batzuk kentzeko. Orain, gauarekin batera, habia kentzea da asmoa. Gaineratu dutenez, atzo habia kentzea gura izan zuten, baina kamioi baten matxurak eta momentu berean sortutako sute batek lan hori atzeratzea eragin zuten. Zornotzako Santa Ana auzoko San Juan kalean ere suhiltzaileek Asiako liztorraren beste habia bat kendu dute gaur.