EAJko Goizitidi Diazek, kiroldegiak erabiltzaile asko dituela nabarmendu du. PSE-EEko Mauricio Garciak azaldu du kiroldegiko arduradunek eskatutako beharrizan bat dela, eta PPko Fran Garatek ere ondo ikusi du ekimena.
Bizikleta bakoitzak 1.200 euro inguru balio izatea garestia iruditu zaio EH Bilduko Eider Uriberi. “Kiroldegiko erabiltzailea naiz, eta luxu gehiegi dago”. Bizikletak durangarren zati batek soilik erabiliko dituela azpimarratu du. Gainera, AEK-ko ikasle jubilatuei kendutako laguntza berbagai hartu du; urtean 5.000 euro suposatzen zion udalari. Orain “hamar bider gehiago” bizikletak erosteko erabiltzea kritikatu zuen Uribek.
Herriaren Eskubideko Julián Ríosen iritziz, “sistema mixto” bat topatu beharko litzateke, eta erdiak aldatu gutxi gora behera. Dena dela, lehentasunak aztertzea komeni dela uste du.
Soberakinen eztabaida
Eider Uribek esan du abenduaren 31z geroztiko soberakinak udaleko poltsa orokorrera pasatzen direla hurrengo urtean, eta horregatik, urtea amaitu aurretik diru hori erabiltzeko "interesa" ikusi du erosketa honetan. Gauza bera sarritan gertatzen dela kritikatu du. Goiztidi Diazek erantzun dio gobernu taldearen izenean: "Berri ona da soberakina egotea, ezta". Bere ustez, “herritarren aldeko interesa” dago erosketaren atzean. AEK-ko ikasleen gaian, ikasle jubilatuek Udal Euskaltegian doan ikasi ahalko dutela gogoratu du.