Gaztetxea txukuntzeko batuko dira zapatu goizean. 11:00etan ipini dute ordua barra barnizatu, altzariak muntatu eta liburutegia ordenatzeko. Gero, 14:30 aldera bazkaritarako batuko dira, eta arratsaldean, 17:30ean hasita, asanblada irekia egingo dute gaztetxeko proiektuei forma emateko.