Agurrik gabeak gogoratu dituzte Kurutziagan

Anboto 2015ko urr. 25a, 21:51

Borrokalari antifaxistak oroitu zituzten joan zen barikuan Durango 1936 kultur elkarteak antolatutako Agurrik Gabeak ekitaldian. Fusilatuen, hildakoen eta desagertuen inguruko senitartekoek beraien testigantzak azaldu zituzten.

 

Kurutziagan ondorengo pertsonen senitartekoek berba egin zuten:

 

-Jose Maria Angulo Arroitajauregi, Derion fusilatua 1937an

-Juan Eskubi Urtiaga, Derion fusilatu zuten.

-Pedro Uriguen Perea, Mendatako frontean hil zen 1937ko udaberrian. Aurtengo udan aurkitu eta deshobiratu dituzte bere hezurrak. Ekitaldian azaldu dutenez, frogek baieztatu egin dute aurkitutako hezurrak bereak zirela.

-Antonio Usobiaga Zabala, Getarian fusilatu zuten 1936an.

-Felipe Urtiaga Eguren, Berrizko alkatea izan zen eta Derion fusilatu zuten 1937an-

-Nikolas Barreña Elizegi, Santanderren preso hartu zuten eta desagerrarazi egin zuten 1937ko udan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!