2015/12/12 20:00 - 21:30
1879an estreinatu zen Ibsen-en lanaren moldaketa.
Henrik Ibsenen Una casa de muñecas eszenaratzeko entseguetan dabilen aktore taldearen bitartez, istorio hori gaur egunera ekarri du Pako Revuelta zuzendariak. Aktore talde horren paperean dihardute Enriqueta Vega, Ramón Ibarra, Josu Kamara, Eneritz Artetxe eta Natxo Gomes aktoreek.
Zoriontsuak diruditen senar-emazte bi dira Ibesenen bertsioaren protagonistak. Familian menpeko papera betetzen duela ohartzen denean, baina, etxetik alde egiten du antzezlan klasikoaren emakumezko protagonistak.
XIX. mendeko obra klasikoa abiapuntu hartuta, antzerkiari buruzko hainbat gogoeta plazaratzen ditu Revueltak zuzenduriko antzezlanak. Besteak beste, XXI. mendeko antzerkigintzan, oraindik ere emakumezkoen errealitate eta arazoei buruzko antzezlanak gizonezkoek idatzirikoak izaten direla sarritan, edota antzokien programazioa kudeatzen dutenak ere gizonezkoak izaten direla, gehienetan.