2015/12/07 20:00 - 20:30

Antzerkia: 'Eskutitzak'

Antzerkia: 'Eskutitzak'
San Agustin kulturgunea, Durango

Izar Produkzioak taldearen antzezlana, Durangoko Azokako Szenatokia gunean.

 

Sinopsia:

Azkoitia,1936ko uztaila. Denbora gutxira azkoitiarren bizitza guztiz aldatuko duen Gerra Zibila lehertuko da.
Testuinguru honetan kokatzen da Joxe eta Emilia gazteen arteko amodiozko istorioa. Emilia herriko alpargata fabrikaren jabearen alaba da, familia frankista aberatsekoa. Joxe berriz, Azpeitiako postari errepublikar sutsuaren semea da eta alpargata fabrikan lan egiten du.
Lehenengo topo egitetik itxuragabe maitemintzen dira, baina bi familiez gain, maitasun hau oztopatuko duten hainbat eragozpeni aurre egin beharko diote. Lortuko ote dute elkarrekin egotea?

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!