Bariku iluntzean, 20:45 aldera, Garbiguneko kontenedore batek su hartu zuen. Oraindik ez dakite sutea zelan sortu zen, baina argitu dute suak eragindako kea ez zela toxikoa izan. Suhiltzaileen hiru kamioi, udaltzainak eta ertzainak ibili ziren sua itzaltzen, eta berehala kontrolatu zuten.