Durangoko jaiak 2015

Mozorro Eguna, sanfaustoetako egun handienetako bat, bihar

Anboto 2015ko urr. 16a, 09:30

San Fausto jaiak aurrera doaz, eta pare bat egun baino ez dira geratzen amaitzeko. Biharkoa izango da jaietako egun handietako bat: Mozorro Eguna. Goizean goizetik, musika eta jai giroa zabalduko dira kaleetan, eta, arratsaldean, 18:30ean, taldekako mozorro desfilea egingo da, Madalenatik Andra Mariraino.


Txosnagunean, mozorrotzeko gehigarri bat ipini dute; laranja kolorez jantzita joatera animatu dituzte herritarrak, Intxaurre elkarteari elkartasuna erakusteko –Herriko tabernen auziaren baitan, ixteko agindua eman du Auzitegi Gorenak–.

Mozorro Egunaz gainera, bihar, Elkartasun bazkaria egingo dute Landako Guneko txosnetan, eta, domekan, Keshala eta Anariren kontzertuekin amaituko dituzte jaiak, 18:00etan.

Udalaren egitarauan, Ingurumenaren Eguna izango da domekakoa, eta, 19:30ean, kalejira egingo dute Patxikotxuri agur esateko. 20:00etan amaituko dira jaiak, tren geltoki zaharrerako zabalunean.

 

 

Erlazionatuak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!