Durangoko jaiak 2015

Txosnaguneko txupinazoarekin abiatu dituzte Durangoko jaiak

Anboto 2015ko urr. 9a, 21:15

Intxaurre elkarteak botatako txupinazoagaz abiatu dituzte Durangoko jaiak txosnagunean. Jaien hasierako egun honetan, Durangoko mugimendu feministako hainbat kidek manifestazioa deitu dute, gaueko 00:00etarako, Santa Ana plazan hasita, balizko erasoei aurrea hartu, eta autodefentsa feministaren mezua kalerik kale zabaltzeko. Txosna Batzordeak eraso sexisten aurkako gida bat argitaratu du, eskurik esku banatzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!