"Ez da kasualitatea edo zorte txarra bakarrik". Larrinagaren ustez, enpresak ez ditu hartu beharrezko segurtasun neurriak, eta istripua horien eraginez gertatu zela esan du. Behargin bi sute baten eraginez intoxikatu ziren, eta batek, gainera, erredurak ditu hanka eta eskuetan. Horregatik, astea ospitalean pasa behar izan du, eta dagoeneko etxean dago.
Larrinagak gogoratu du Fumbarrin beste istripu batzuk ere izan dituztela, eta aparte, silikosi kasuak aipatu ditu. "Prebentzioa oso garrantzitsua da, eta enpresak argi eduki behar du hori. Inbertsioak egin behar ditu. Hona lanera etorri eta horrelako egoerekin topatzea ez da ona". Batzar bat eskatu diote zuzendaritzari, eta hurrengo egunetan batuko diren esperantza dauka.
Behargin guztiak atera dira protestara, eta euretaz gainera, jende ugari batu da. Tartean, Aitor Lopez Amankomunazgoko presidentea, eta baita hainbat ikasle ere-