Durangaldean anbulantzia medikalizatua ipintzeko eskatzeko sinadura bilketa sustatu du PSE-EEk, eta 2.000 inguru jaso ditu. Gertuen dagoen era horretako anbulantzia Gernikan dago, eta handik Durangaldera etortzen behar duen denboragatik kezka azaldu izan dute larrialdietako beharginek eta herritarrek. Sozialistek ere esan dute, Durangaldean "benetako dramak" bizi izan direla egoeragatik. Hilabeteetan zehar egondako eskaeren aurrean "entzungor" egitea egotzi dio Agorriak Eusko Jaurlaritzari.