Pilar Riosek Enplegu arloan jarraituko du

Anboto 2015ko urr. 1a, 13:30

Pilar Ríos Enplegu saileko arduratik kentzeko eskaera egin zuen bilkuran EH Bilduk, baina mozioa ez zen aurrera atera, EAJk, PSE-EEk eta PPk kontra egin zutelako. Horrela, Riosek arloa gidatzen jarraituko du.

Eusko Jaurlaritzak 6.000 euroko isuna ipini dio udalari Enplegu Planean “kontratazio ilegala” egiteagatik, eta proiektu hori Riosek sustatu zuenez, EH Bilduk uste du sozialistak ezin duela ardura horretan segitu. Riosek adierazi zuen EH Bilduk eta ELA sindikatuak “gauza larriak” esan dituztela berari buruz, eta bere alderdia epaitegietara joatea aztertzen dabilela. Gainera, sententzia ez dela irmoa gogoratu zuen.

EH Bilduren ekimenez, aho batez erabaki zuten etorkizuneko planetan udal hitzarmena betetzea. Ostera, EAJ, PSE-EE eta PPk 2016an Lan Publikoko deialdia egitea baztertu zuten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!