Tabirako gaztetxea izen bila dabil

Anboto 2015ko urr. 1a, 10:45

Izenak proposatzeko prestatu dituzten buzoiak. (Argazkia: www.facebook.com/DurangokoGazteProiektue)

Tabirako gaztetxeko kideak izen proposamenak batzen hasi dira. Proiektuagaz, kokalekuagaz eta izaeragaz bat egiten duen izen baten bila dabiltza, eta ideiak jasotzeko buzoiak jarri dituzte gaztetxean bertan, Plateruenan eta Kale Kantoi tabernan. Emailez ere jasoko dituzte proposamenak durangogp@gmail.com helbidean. Urriaren 3an egingo duten asanbladan erabakiko dute izena, eta jaietan, Gazte Egunean aurkeztuko dute izena eta logoa, urriaren 10ean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!