Durangoko jaiak 2015

Txosnagune finko baten aldeko aldarria zabalduko dute jaietan

Anboto 2015ko urr. 1a, 09:00

Durangoko txosna batzordeak aurtengo jaietako egitarauaren berri eman du. Landako Gunean kokatuko da aurten, eta hurrengo urteetarako gune finko bat eskatu diote udalari.

San Faustoak ate joka daude, eta txosna batzordeak aurkeztu du egitaraua. Landako Gunean egotea nobedade izango da. "Txosna batzordeak prentsatik eduki zuen erabakiaren berri, jaiak hasteko hiru hilabete eskasen faltan". Horregatik, txosnetakoek berandu ibiltzea eta eurekin ez kontatzea egotzi diote udalari. Azaldu dutenez, Landako Gunera egokitzea esfortzu handia izan da eurentzat. Etorkizunera begira, udalagaz batera gune finko bat ezartzeko prozesu bat garatuko dutela aurreratu dute. "Beharrezko ikusten dugu aukerak aztertu eta herritarron mesedetan, toki egokiena aukeratzeko elkarrizketa bideak zabaltzea".

Landako Gunean hiru espazio antolatuko dituzte, eta kanpoan jantokia, barra eta eskenatokia ere egongo dira. Egunez eta gauez izango dira ekintzak: Gazte Eguna, Mozorro Eguna, erreka jaitsiera, Anari eta Zopilotes Txirriaosen kontzertuak...

Batzordekoek azaldu dute 14 elkartek dihardutela lanean, eta euren helburua herritar guztientzako jaiak egitea dela. Bestalde, jaietan eraso sexistarik ez dutela onartuko jakinarazi dute.

Txosnaguneko egitaraua:

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!