EH Bilduren harridura, Guardia Zibilak eginiko gonbidapenagatik

Anboto 2015ko ira. 29a, 23:08

Durangoko Guardia Zibilen kuarteletik urriaren 12a batera ospatzeko gonbidapena egin diete udal ordezkariei. EH Bilduk ere jaso du, eta baztertu egin du joatea.

 

Umorez hartu dute gaia Durangoko EH Bilduko zinegotziek. Guardia Zibilaren eguna da urriaren 12a, Hispanitate Eguna izateaz gainera. Durangoko Guardia Zibilek eguna ospatuko dute, eta herriko alkatea eta udalbatza ere gonbidatu dituzte. 12:00etan meza egongo da, eta ostean "ardo espainiar" kopa bategaz brindisa egingo dute.

EH Bildukoak harrituta agertu dira, eta argazki bategaz ilustratu dute sentsazioa. Dani Maeztuk baztertu egin du eskaera, eta Durangoko Udalak 2012an hartutako erabaki bat gogoratu die poliziei: Guardia Zibila Durangotik joatea eta kuartela herriarentzako izatea eskatu zuen udalak, EAJ, Bildu eta Aralarren botoekin.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!