Zergak %0,2 igotzea proposatu du Durangoko Udalak

Anboto 2015ko ira. 25a, 15:07

Udalak oharra bidali du komunikabideetara, batzordean hartutako erabakiaren berri ematen. Oposizioak zuzenketak egin ahalko ditu, eta urriko bilkuran eztabaidatuko dute gaia.

Udalak adierazi duenez, gobernu taldeak egin zuen proposamena batzordean, Euskal Autonomi Erkidegoko KPIren aldaketa kontuan hartuta. Udalaren ustez, zergen igoera hori "arin-arina" izango da herritarrentzat, 100 euroko 20 zentimo igoko delako. Hamabost eguneko epea egongo da alegazioak egiteko, eta urriko bilkuran onartu gura dituzte 2016rako ordenantza fiskalak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!