Durangoko musika taldeen kontzertuekin hasiko dituzte gaur, Goienkaleko jaiak

Anboto 2015eko irailaren 25a

Asteburu betea izango dute, gaurtik aurrera, Goienkaleko jaietan. Gaur, Sugarri fanfarrearekin eta buruhandiekin hasiko da giroa 20:00ak aldera, eta gauean, Durangoko musika taldeek kontzertua eskainiko dute Andra Marian. Zapatuan paella txapelketa izango dute, eta domekan, patata-tortila lehiaketa.

 

Egitaraua:

IRAILAREN 25ean, barikua
20:00etan, Sugarri fanfarria eta buruhandiak.
22:30ean, Durangoko musika taldeen kontzertuak, Andra Marian.

IRAILAREN 26an, zapatua
12:30ean, buruhandiak eta umeentzako jolasak, Berbaroren eskutik.
13:00etan, Kantu-Lagunekin poteoa eta sardina-jana.
13:30ean, koadrilen paella txapelketa.
16:00etan, mus txapelketa.
16:30ean, igel txapelketa.
18:30ean, DJ Elepunto.
19:30ean, Zaparrada.
21:30ean, DJ Elepunto.

IRAILAREN 27an, domeka
13:00etan, Musika Bandaren emanaldia.
13:30ean, patata-tortilla txapelketa.
17:00etan, umeentzako jolasak, Berbaroren eskutik.
19:00etan, txokolatada.
19:30ean, jaien amaiera trikitilariekin.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!