Bestalde, Marisatsak deituta ere, Jakoba Errekondo agronomo eta paisajista etorriko da Durangora astelehen honetan, bere Bizi baratzea liburua aurkezten. Arratsaldeko 19:00etan hasiko da berbaldia, Pinondo Etxean.
Marisatsak, produktu ekologikoen ekoizle eta kontsumitzaile elkarteak, V. Nekazaritza Ekologikoaren Azoka antolatu du bihar goizerako. Andra Mariko arkupean ipiniko dute azoka, eta, antolatzaileen arabera, hamasei bat postu egongo dira produktuz beteta. Durangaldeko ekoizleak eta kanpotik etorritakoak ere izango dira saltzaile. Gainera, Marisatsak eta Goiener energia kooperatibak informazioa emateko guneak ipiniko dituzte.